ALTU BAXU
Helburuak:
Haurrek, txikia eta baxua eta handia eta altua ezberdintzea
Baliabideak:
BiƱeta, banku edo ikasleek nahi dutena izan daiteke. kasu honetan, binetak
Metodologia eta prozedura:
elkarrizketa eta galdeketa. Galdetuko zaie zein izango da errazago saltatzea?zergatik? Zeinetan saltatu beharko lukete gehiago? eta gutxiago?
Honela, altu,baxu, handi, txiki hitzak erabiltzen hasiko dira ariketarekin lotuz
Helburuak:
Hainbat espresio erabiltzen hastea: hau bestea baino altuagoa da, edo hau bestea baino baxuagoa da...
Baliabideak:
hainbat regleta edo banku
Metodologia eta prozedura:
galdeketa eta elkarrizketa.Lehenik bi regleta jarriko zaizkie eta altuena zein den galdetuko zaie.Ondoren altuago bat gehituko zaie eta galdetu. baina ez zenuten esaten urdina zela? eta honela, kentzen eta jartzen elkarrizketa bultzatuz.
Helburuak:
Altu eta baxu definitzean multzo osoa kontutan hartzea
Baliabideak:
Klaseko haurrak edota hemen marrazkiak
Metodologia eta prozedura:
Elkarrizketa eta galdeketa. Lehenik bi haur ateratzen dira(a eta b) eta galdetzen zaie. zein da altuena? b eaten dute. Ondoren esaten zaie c haurra altuagoa dela eta klasean dagoela.Eta orain nor da altuena? Norbait konturatuko da, klasean dagoen d haurra altuagoa dela
Helburuak:Umeak jakinaraztea altuagoa kontsideratzeko, bestea gainditu behar duela baina plano berean egonda
Baliabideak:marrazkiak
Metodologia eta prozedura:Elkarrizketa, gogoeta, galdeketa. a eta b haurra ateratzen dira eta zein den altuena galdetzen zaie. b da altuena,deritzote.ondoren a plano altuago baten gainean jartzen da eta galdera berdina egiten zaie, beraiekin elkarrizketa sortuz.Ondoren, bineta bertikal eta inlinatu bat (berdinak) ikusterakoan altuena zein den galdetuko zaie eta bertikala esango dute seguraski
Helburuak:Altua eta handia, baxua eta txikia ez konfunditzea
Baliabideak:baloia, makila eta goma
Metodologia eta prozedura:elkarrizketa,galdeketa,gogoeta. Lehenik hiru elementuak jarriko zaizkie eta ondoren binaka.
URRUN HURBIL
Helburuak: Urrun eta hurbil terminoak ulertzea.
Baliabideak: marrazkiak edota klasean jostailuen bidez egin daiteke
Metodologia eta prozedura:elkarrizketa, galdeketa. Lehenik zaldiak irabazten du, akarragoa delako eta ondoren igelak. zergaitik? haiek erantzun dezaten.
Helburuak:Posizioaren arabera(urrun-hurbil) gauza bat lortzeko erraztasuna edo zailtasuna ikustea
Baliabideak:marrazkiak edota klasean jostailuen bidez egin daiteke
Metodologia eta prozedura:galdeketa gogoeta, elkarrizketa. Honela, 3 tamainutako igelak aurkeztuko zaizkie posizio ezberdinetan. Izarreraino iristeko zein iritsiko da lehenago? Honela gogoeta egin beharko dute
Helburuak:Posizioaren arabera(urrun-hurbil) gauza bat lortzeko erraztasuna edo zailtasuna ikustea
Baliabideak: marrazkiak, edota klasean jostailuen bidez egin daiteke
Metodologia eta prozedura:Galdeketa, elkarrizketa sortzea. Bi pertsona. baloi banaren ondoan daude aldenduta eta galderak egingo zaizkie:nor iritsiko da lehenik baloira? haurrek esango digute.Ze baloira?honela termino hauek erlazionatuko dituzte.Bigarrenean azaldu beharko dute baloitik urrun dagoen kirolaria zergaitik ez den baloira iritsiko
Helburuak:Bide motza hurbilarekin erlazionatzea eta alderantziz
Baliabideak:bideak, marrazkiak edota klasean jostailuen bidez egin daiteke
Metodologia eta prozedura:galdeketa, elkarrizketa sortu.bide luze bat eta motz bat emango zaie eta urrun eta hurbilekin erlazionatu beharko dute
Helburuak:Urrun eta hurbil terminoak ulertzea eta honi buruzko argumentuak ematea elkarrizketaren bidez.
Baliabideak:marrazkiak, edota klasean jostailuen bidez egin daiteke
Metodologia eta prozedura:elkarrizketa sortzea, gogoeta, galdeketa: Zein pertsona dagoen hurbilago galdetuko zaie eta haiek erantzungo dute:Nondik? honela elkarrizketa sortuko da
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.